Hegoi Amabizkak irabazi du Arabako Eskolartekoa

Aurtengo Arabako XXIX. Eskolarteko finala Aramaioko Kultur Etxean egin zen iragan larunbatean.

Hegoi Amabizkak irabazi du Arabako Eskolartekoa –

Hegoi Amabizkak irabazi du Arabako Eskolartekoa
 
Eskualdeetako taldekakoarekin ekin zitzaion egitarauari:Gorbeialdeko taldeko 6 lagun (kamiseta urdinarekin), Lautadako 4 (kamiseta horiarekin) eta Gasteizko 7 (kamiseta beltzez). Ariketa ugari egin behar izan zituzten parte-hartzaileek, 2 oinetan, 4 oinetan, amaiera eta 3 oin emanda, aurrekoak atzekoari eta ofiziotan koplaka ariketei erantzunez. Babazorroak gailendu ziren.

Eskolarteko finalaren txanda heldu zen ondoren. Gasteizko Hegoi Amabizka, Urko Lafuente eta Samuel Rodriguez, Trebiñuko June Astegieta eta Aramaioko Iraide Onaindia eta Anitz Abarrategi igo ziren oholtzara. Zortziko handian bina bertso kantatu zituzten lehenik, zortziko txikiaren txanda iritsi zen jarraian, eta amaitzeko, behin bakarka puntuei erantzundaa, bakarkakoari heldu behar izan diete bertsolariek.

Oihane Perea, Irati Anda eta Peru Abarrategik osatu zuten epaimahaia, eta haien erabakia Hegoi Amabizka garaile izendatzea izan zen, eta Iraide Onaindia bigarren. Horrela, biek ala biek ordezkatuko dute Araba ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko finalean.

Aroa Arrizubietak jantzi zion txapela Hegoiri, eta urtero txapeldunez txapeldun ibiltzen den egurrezko mikrofonoa ere jaso zuen irabazleak. 

Hegoi Amabizkak irabazi du Arabako Eskolartekoa