Hiru lan deialdi atera berri ditu Bertsularien Lagunak Elkarteak

Hiru lan deialdi atera berri ditu Bertsularien Lagunak Elkarteak –

Koordinatzaile orokorra, hezkuntza eragilea eta administrazio teknikaria behar dira.
 

Hiru lan deialdi atera berri ditu Bertsularien Lagunak Elkarteak

2022ko martxoaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dute interesdunek bere hautagaitza hiru lan deialdietan: Koordinatzaile orokorra, hezkuntza eragilea eta administrazio teknikaria behar ditu Bertsularien Lagunak Elkarteak.

Koordinatzaile orokorra Bertsularien Lagunak Elkartearen egitasmoa koordinatzeaz eta hori gauzatzeko aurrekontua kudeatzeaz arduratuko da, baita zenbait batzorde koordinatzeaz eta barne eta kanpo harremanak zaintzeaz ere.

Hezkuntza eragilearen egitekoa izango da Hezkuntza Arautuko proiektua eta bertsu-eskolen sareen eskaintza kudeatzea, baita aisialdiko zenbait egitasmo antolatzea ere.

Administrazio teknikariak elkartearen kontabilitatea eraman, baliabide pertsonalak kudeatu eta dirulaguntza deialdietara aurkezteko txostenak prestatu eta justifikatuko ditu. 

Curriculum Vitaea bidaltzeko bi modu daude. Adierazi gutunean edota e-mailean zein lan deialditara aurkezten ari zaren:

 Hemen dituzu lan deialdi guztietako xehetasunak.

Hiru lan deialdi atera berri ditu Bertsularien Lagunak Elkarteak