Hiztegiaren normalizazioan laguntzeko asmoz, bertso paper lehiaketa berria

Hiztegiaren normalizazioan laguntzeko asmoz –

Hiztegiaren normalizazioan laguntzeko asmoz

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Josi ekimenaren baitan, bertso paper lehiaketa berria ipini dute martxan. Euskaltzaindiak sarrera berriak argitaratzen ditu sei hilabetez behin, eta egitasmo honen xedea sarrera horiek jendarteratzea da. Bertsoak prestatzeko partehartzaileek “Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2026ko ekaineko eguneratzean zuzendu edo osatu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak eta gehitu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak” dokumentua izango duite oinarri. 

Sariak Durangoko Azokan banatuko dira, abenduaren 6an.

OINARRIAK:

PARTE HARTZAILEAK

  • A maila: 20 urtetik aurrera (2005a edo aurretik jaiotakoak)
  • B maila: 20 urtera artekoak (2006ra bitartean jaitakoak)

EGIN BEHARREKO LANA

  • 3 bertsoko sorta. Neurria, gehienez, 9 puntukoa.
  • Gaia: Aspalditik itxaroten zenuen albistea jaso duzu.
  • Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2026ko eguneratzearen sarrera berrietatik 100 berba aurre-aukeratu ditugu, eta horietako 5 berba, gutxienez, egon beharko dira bertso sortan jasota. Sarrera berriak ataleko aurre-aukeratutako 100 berba horiek kolore horiz adierazita daude. Bertso sortarako aukeratutako zerrendako berbak ere letra lodiz adierazi beharko dira.
    • Bertan Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2026ko ekaineko eguneratzean zuzendu edo osatu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak eta gehitu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak.
  • Bertsoak berriak izan behar dira, hau da, aurrez inon argitaratu eta aurkeztu barikoak.
  • Parte hartzaile bakoitzak sorta bi aurkeztu ditzake.

SARIAK

  • A maila:
    • Lehenengo saria: 300€
    • Bigarren saria: 100€
  • B maila:
    • Lehengo saria: 150€
    • Bigarren saria: 75€
  • Baloratuko da: sortaren kalitatea, eta hiztegiaren erabilera.

LANAK AURKEZTEKO

  • Epea: 2026ko azaroaren 17a izango da lanak aurkezteko azken eguna
  • Bidea: bizkaia.proiektuak@bertsozale.eus helbidera bidali beharko dira lanak
  • Kontutan hartzeko oharrak:
    • Sorta bakoitza eposta batean joan beharko da.
    • Eposta horretan atxikitako dokumentu bi joango dira:
      • 1. dokumentuan: bertso sorta, jaiotza-data eta ezizena.
      • 2. dokumentuan: egilearen datuak (izen abizenak, jaiotze-data, herria eta telefono zenbakia) eta ezinena.
    • Emailaren izenburuan ezinena eta maila (A edo B) zehaztu.
Hiztegiaren normalizazioan laguntzeko asmoz  Hiztegiaren normalizazioan laguntzeko asmoz