Ikastaroa gai-jartzaile emakumeentzat

Ikastaroa gai-jartzaile emakumeentzat –

Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez Azpeitiko Dinamoa sormen gunean eskainiko da formakuntza, bai aurrez aurre eta bai online formatuetan. Gai-jartzaileak “Ez da kasualitatea” saioetarako prestatuko dira. Izen-ematea irekita dago otsailaren 2ra arte, azken egun hau barne.
 
Ikastaroa gai-jartzaile emakumeentzat
 

Ahalduntze Bertso Eskolaren ikasturtea hasi zenean iragarri zuen elkarteak gai-jartzaileei zuzendutako formazio eskaintza ere izango zela, eta hemen da lehen saioa Otsailaren 6an, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean (Gipuzkoa), gai-jartzaileak Ez da kasualitatea saioetarako trebatzeko formazio saioa jasoko dute horretarako izena emango duten gai-jartzaile emakumeek.

10:00etan hasi eta goiz osoko saioa izango da. Amaia Agirrek gidatuko du formakuntza, eta saio mota honek dituen berezitasunak azaldu. Izena emateko webgune honetan bertan egokitu den izen-emate orria bete behar da. Formazio saioa doakoa izango da.

Bertsozale Elkarteak adierazi du “Euskal Herriko gai-jartzaileei begira dinamika komun bat martxan jartzea da asmoa, eta aurtengo ekintzei dagokienez, hauxe da lehen proposamena. Belaunaldi ezberdinetako eta herrialde osoko gai-jartzaileak elkartzeko ere baliatu nahi da”.

Eman formazio saiorako izena, hemen

Ikastaroa gai-jartzaile emakumeentzat