Ikerketa proiektu saria, Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa sustatzeko

Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak. Edozein jakintza esparru oinarri hartuta egin beharko da ikerketa, beti ere Nafarroa Garaian gauzatzen den (edo gauzatu den) bertsolaritza ikertzea helburu. Honatx nondik norakoak:

Ikerketa proiektu saria –

Ikerketa proiektu saria
Bertx(h)ori ekimena, LABAn

DEIALDIAREN XEDEA
Deialdi honen bidez Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du Bertsozale Elkarteak.
Halaber, Nafarroan gauzatzen den bertsolaritzaren ikerketa eragiteaz gain, deialdi honen bitartez ikertzaile gazteak edo hasiberriak lehen urratsak ematen lagundu nahi ditugu. Edozein jakintza esparru oinarri hartuta egiten ahalko da Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa. Horretarako baina, unibertsitateko irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatu behar du proiektua.
Deialdi honetan, gradu amaierako lanen eta master amaierako lanen ikerketa proiektuak bezala, beste ikerlan monografikoen proiektuak ere onartuko dira.

PROZEDURA
 2024an 4.000 euroko diru-laguntza bat esleituko da.
 Bertsolaritzaren ikerketan aditu diren lagunez osaturiko batzorde batek
baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta ikerketa proiektuak. Baremoak zehaztu ondotik, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du epaimahaiak. Batzordeak puntuazio altuenak lortu duen hautagaiaren izena proposatuko du, baita lehenetsitako hurrenkeran haren ordezkoen izenak; hautatutakoak uko eginez gero edo beste edozein gertaeraren aurrean nor saritu jakiteko. Batzordeak beharrez aurkeztutako proiektuen egileak elkarrizketatzen ahalko ditu.
 Batzordeak laguntza eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiak edo proiektuak askietsi ezean, saririk ez ematea delibera dezake.
 Ordainketa erabakia argitaratu eta 90 egunetara egingo da beranduenik. Saria bere osotasunean ordainduko da ordainketa bakarrean.
 Proiektuaren arabera eginiko ikerketa lana beranduenik 2025ko uztailaren 18an entregatu beharko da bukatuta eta idatzita. Idazlana batzorde zientifiko batek ontzat eman beharko du. Batzorde zientifikoak egindako ikerlana ontzat eman ezean, ikertzaileak jasotako diru laguntza osorik itzuli beharko du hilabeteko epean.
 Saritutako proiektuari dagokion ikerketa lana gauzatutakoan, Bertsozale Elkarteak ikerketa lan hori argitaratzeko eskubidea edukiko du; izan ikerlanaren pasarte bat, izan idazlan osoa.
 Saritutako proiektuari dagokion ikerketa lana gauzatu eta bizpahiru hilabetetara, ikerlanaren egileek ikerlanaren aurkezpena egin beharko dute.
 Ikerlanen kopia bat Xenpelar Dokumentazio Zentroan artxibatuko da. Aldiz, lanak argitaratu gabeak diren artean, haiek kontsultatu ahal izateko lan bakoitzaren egilearen baimena beharko da.
 Deialdi honetara proiektu bat aurkeztea aski da, proiektuaren egileak deialdi honetan ageri diren prozedurari dagozkion puntu guztiak onartzen dituela baieztatzeko.

ESKAERAK
 Eskaerak eta behean zerrendaturiko dokumentazio guztia PDF formatuan eta e-postaz bidali behar da ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera.
 Proiektuak deialdi honi dagokion eskaera orria bete eta helaraziz aurkeztu behar dira.
 Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2024ko uztailaren 15a.
 Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Nortasun agiriaren fotokopia (taldea bada, talde kide bakoitzarena).
b) Deialdi honi dagokion eskaera orria.
c) Eskatzailearen CVa (taldea bada, talde kide bakoitzarena).
d) Espediente akademikoaren kopia (taldea bada, talde kide bakoitzarena).
e) Doktore izanez gero, Doktore izatearen frogagiria.
f) Doktore izan ezean, unibertsitateko irakasle doktore baten bermetxostena, aurkeztutako ikerketa proiektuaren zuzendari izango dela dioena.
g) Masterreko matrikularen frogagiria, master ofizial batean matrikulaturik izanez gero (taldea bada, talde kide bakoitzarena).
h) Ikerketa proiektua: helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz).

EBALUAZIO IRIZPIDEAK
 Ikerketa proiektuak beheko irizpide hauei jarraituz ebaluatuko dira:
o Proiektuaren helburuak eta interesa
o Proiektuaren ebaluazio orokorra: esparru teorikoa, aurrekariak eta
metodologia
o Proiektuaren garapen maila
o Proiektuaren bideragarritasuna
o Eskatzailearen espedientea: CVa eta espediente akademikoa
o Euskarazko proiektuak lehenetsiko dira

DATAK ETA INFORMAZIOA
 Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024ko uztailaren 15a.
 Hautatuaren izena argitaratzeko eguna: 2024ko uztailaren 18a beranduenez.
 Ordainketa erabakia argitaratu eta 90 egunetara egingo da beranduenez
 Proiektuari dagokion ikerketa lana bukatua idatzita ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera helarazteko epea: 2025ko uztailaren 18a beranduenez.
 Bertsozale Elkarteko atarian (www.bertsozale.eus) argitaratuko da deialdiari buruzko informazioa zein deialdiaren berri.
 Deialdiaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektronikora zuzenduko dira: ikerkuntza@bertsozale.eus

Ikerketa proiektu saria  Ikerketa proiektu saria