Naroa Iturrioz garaile Bizkaiko eskolarteko lehen kanporaketan

Naroa Iturrioz –

Naroa Iturrioz

Herenegun jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira zazpi gazte igo ziren Algortako oholtzara. Naroa Iturrioz izan da puntu gehien eskuratu dituena.

Hauek izan dira zazpi parte hartzaileak:

  • Maddi Aurtenetxe
  • Amaiur Betanzos
  • Eider Fernandez
  • Amaia Gallastegi
  • Naroa Iturrioz
  • Aimar Marcos
  • Naia Martin

Gai-emaile lanetan Idoia Anzorandia aritu da, eta epaileak Miriam Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu, eta honakoak dira hurrengo bi hitzorduak:

  • Maiatzak 13, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan
  • Maiatzak 15, 17.00etan, Igorren, Lasarte Aretoan

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Sari emate ekitaldiaren ostean bazkaria egingo dela jakinarazi du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.