Irantzu Idoatek irabazi du Hernandorena sariketa

Irantzu Idoatek irabazi du Hernandorena sariketa –
Irantzu Idoatek irabazi du Hernandorena sariketa
 
Senpereko Larraldean ospatu zen Hernandorena sariketaren finala iragan larunbatean.Haira Aizpurua, Irantzu Idaote, Izaro Bilbao, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran eta Jon Mendiluze aritu ziren kantuan jendaurrean. Xalbat Alzugaray gai emaileak eman zion hasera saioari eta epaile lanetan Ainhoa Sarasua, Iban Thikoipe eta Zuhaitz Olazabal aritu ziren. Hasierako agurren ondotik, eta behin lan puntuagarriak eginda, Maddi Aiestaran eta Irantzu Idoate pasa ziren buruz-burukora. Irantzu Idoate izan zen garaile, azkenean. Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak jantzi zion txapela. 
 
Bertsoa.eus ere Hernandorenako finalean izan zen eta aste honetan sareko plazara ekarriko ditu buruz burukoa jokatu zuten bi bertsolarien adierazpenak eta bertso hautaketa zabala.
Irantzu Idoatek irabazi du Hernandorena sariketa