Manex Astigarraga eta Beñat Mujika gailendu dira Gipuzkoa Bertsotaneko azken kanporaketan

Manex Astigarraga eta Beñat Mujika –

Manex Astigarraga eta Beñat Mujika

Gipuzkoa Bertsotaneko beste bi saio jokatu dira iragan ostiralean, Mutrikun eta Anoetan. Mutrikuko saioa A multzoko lehen itzuliko azkena izan da, eta ondorioz, jada badakizkigu multzo horretatik bigarren itzulira sailkatuko diren 23 bertsolarien izenak. Saioa Manex Astigarraga Bergarak irabazi zuen. Sailkapena: 

  • Manex Astigarraga Bergara —————– 321,5
  • Izarne Zelaia Arratibel ————————- 302,5
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste —————- 300
  • Ane Peñagarikano Leiva ——————– 298,5
  • Josu Ibarguren Elosegi ——————— 279,5
  • Jon Mendiluze Mujika ———————- 275

Gai-jartzailea Maddi Labaka Mayoz izan da. Epaileak Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz izan dira. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibili da.

Mutrikuko saioa amaituta, A multzoko bertsolari hauek sailkatu dira bigarren itzulira:

  • Haizea Arana Cardenal 
  • Jon Gurrutxaga Urbieta
  • Aner Peritz Manterola “Euzkitze
  • Libe Goenaga Arrieta
  • Eneko Araiztegi Agirre
  • Eneritz Artetxe Eizagirre
  • Eli Pagola Apezetxea
  • Manex Astigarraga Bergara
  • Oihana Arana Cardenal 
  • Oier Etxeberria Zubimendi
  • Julen Zulaika Alkorta
  • Beñat Iguaran Amondarain
  • Peru Aiartza Carajaville
  • Mikel Iturriotz Etxaniz 
  • Iker Ormazabal Ojeda
  • Emaitz Murua Arzallus
  • Manex Mujika Amunarriz
  • Ane Beloki Lopez
  • Aratz Igartzabal Bidegain 
  • Eneko Beretxinaga Laskurain
  • Arnaitz Lasarte Santa Kruz 
  • Izarne Zelaia Arratibel
  • Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga

Manex Astigarraga eta Beñat Mujika

B multzoko saioa Anoetan ospatu zen, eta Beñat Jauregi Etxeberria nagusitu zen bertan. Bertsolari bat gutxiago igo zen oholtzara, Kepa Isasi Salaberriak ezin izan baitzen joan. Sailkapena: 

Gai-jartzen Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaitzen, ostera, Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.

B multzotik sailkatzen diren bertsolariak, eta behin betiko zerrenda datorren astean zehaztuko dira, maiatzaren 17an, Oñatiko saioa bukatzearekin batera. Sarrerak salgai daude  bertsosarrerak.eus atarian.

Manex Astigarraga eta Beñat Mujika