Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorenako saioa Hendaian, eta finala ebatzi da
Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorenako saioa –

Hendaiako Enbata gaztetxean jokatu zen Hernandorena sariketako bigarren eta azken sailkatze saioa iragan larunbatean. Amaiur Lujanbio gai-jartzailea aritu zen honako seikoteari lanak jartzen: Johane Larre, June Aiestaran, Irantzu Idoate, Irati Alcantarilla, Sabin Abarrategi eta Izaro Bilbao. Epaile lanetan Zuhaitz Olazabal eta Abel Zabala aritu ziren.
Irati Alcantarilla izan zen saioko garailea eta June Aiestaranekin batera zuzenean sailkatu da Uztaritzeko finalerako. Honenbestez erabakita gelditu da finaleko seikotearen izen zerrenda:
- Nahia Etxeberri
- Kattin Madariaga
- Irati Alcantarilla
- June Aiestaran
- Izaro Bilbao
- Irantzu Idoate
Finala maiatzaren 9an izango da Uztaritzeko Latsa gelan, 19:00etan.

