Jokin Urain hil da
Jokin Urain hil da –

Behin baino gehiagotan azpimarratu izan dugu Bertsolari aldizkariak ehundaka sinadura dauzkala, hamaika lagunek osatzen duten kolaboratzaile sarea, eta horrek ematen diola daukan kalitatea egiten dugun lanari. Kolaboratzaile fidel eta langile horietako bat zen Jokin Urain.
Berekin izandako elkarrizketetatik atera genuen 2020ko udazkenean plazaratuta 117. alea ateratzeko ideia: “Kartzelako gaia. Ziegatik bertsotan”. Hemen irakur daiteke aldizkari hura osorik:
Ale honetako erreportaje nagusia Urainena izan zen, eta bertan aipatzen zuen, tamalez, herri honetan aspalditik idatzi izan direlako bertsoak ziegetatik. Hori bai, honela azpimarratzen zuen berak: “Baina esan behar da espetxea ez dela leku ona, ez bizitzeko eta ez ezer egiteko, ezta sormenerako ere, eta sormena euskaraz bada, are txarrago bihurtzen da espetxea, etengabeko lehian eta borrokan aritu behar duzulako euskaraz idazteko eta euskaraz komunikatzeko”
Kartzelan bertso jarriak idatzi zituzten lagun askoren sortak bildu zituen Jokinek. Aldizkariko kideoi ere honela helarazi zigun beste kolaboratzaile batek, ahoan irribarre zabal bat zeukala: “matraka ederra ematen ari duk inguruan, ez dik sorta bakar bat bazterrean utziko!” Ez genuen gutxiago espero Jokinengandik, ez horixe.
Bere atalerako Lasturko 2004ko jaietara bidali zuen sorta aukera zuen Jokinek:
Eskerrik asko zure luma guretzako beti prest izateagatik, Jokin. Aldean eramango zaitugu. Besarkada handi bat eta dolumin sentikorrenak senide eta lagunei.
- Berria: Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da
- Naiz: Jokin Urain Larrañaga ‘Kixkur’ preso politiko ohi eta idazlea bart gauean hil da
- Argia: Jokin Urain Larrañaga ‘Kixkur’ hil da, errepresio eta erresistentzien lekuko eta kronista

