Ireki da Altzako "Arantza Hernandez Ezeiza" bertsopaper lehiaketan lanak aurkezteko epea

Arantza Hernandez Ezeiza bertsopaper lehiaketa –

OINARRIAK

1. Partehartzaileak.
Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da.
2. Sariak.
 Lehiaketako irabazleak 200€ eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du.
 Altzako onenarentzat: Oroigarri bat eta Altzako baserrietako produktuez osaturiko otarra jasoko du.
3. Eginbeharra.
a) Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
b) Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
c) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
d) Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea.
e) Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
f) Lanak bakarkakoak izango dira.
4. Lanak aurkezteko modua.
Lan guztiak posta elektroniko bidez bidaliko dira goitizen batez izenpetuta bizarrain@altza.net helbide elektronikora.
5. Lanak aurkezteko epea.
Lanak aurkezteko epea, 2026eko maiatzaren 12ra arte izango da (12a barne).
6. Epaimahaia eta epaia
a) Epaimahaiaren osaketa Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak erabakiko du. Bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren bi altzatarrek eta Bizarrain Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.

b) Epaia, 2026eko maiatzaren 15ean emango da ezagutzera. Eta sari banaketa, Altzako XXVI. Bertso Aroko maiatzak 31ko bertso saioan izango da.
c) Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Dena den, aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.
7. Besterik.
a) Saritutako lanen jabetza Altzako Bizarrain Euskara Elkartearena izango da. Sariematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.
b) Saritu gabeko lanak jasotzeko, 2 hilabeteko epea izango dute egileek; bestela antolatzaileen esku geratuko dira.
c) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza horiek guztiak onartzea adierazten du.
8. Antolatzailea: Bizarrain Euskara Elkartea
9. Laguntzaileak.
Altzania kultura-elkartea eta Altzako bertsozaleak.

Arantza Hernandez Ezeiza bertsopaper lehiaketa

Arantza Hernandez Ezeiza bertsopaper lehiaketa