Bidaia bat –
Doinua: Aizak hi mutil mainontzi
Egunak ia lau ordu
ta errepidean hor gu
Koloniako kontzertuari
bai esan diogu
gidaritza bizimodu
asperduraren estorbu
bertsolaritzak denborapasa
gisan balio du
Irratian Papaoutai (Papaute)
ordea nire azukre
bertsoa denez youtube jarri det
mobilean kutre
batek ahotan Mark Rutte
perla ederrak Mañuk e’
ta bitartean beste guztiek
lo jarraitzen dute
Julioren “ y el no sabía”
Artetxeren gosaria
Sarriegiren Gin tonic-a ta
Joxeren labia
Ametsen kandelaria
Maialenen haragaia
kotxean ere uste aurretik
piztu da argia
Hala noa sei bat ordu
Bordele, Paris ta Dortdu
Jonek esnatu ta esan dezan
“falta zaku mordu”
puntuka kantuz gero gu
txorakeri bat diogu
bertsolaritzak horretarako
ere balio du


