Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa –

Igorren jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa iragan larunbatean, baita idatzizko bertso txapelketako sariak banatu ere.
 

Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

 

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako lehiaketak hiru kanporaketa izan ditu, eta guztira 21 bertsolarik parte hartu dute. Zortzi  bertsolari iritsi ziren finalera:

  • Araitz Katarain Mugarza
  • Ixone Asategi Narbaiza
  • Izaro Bilbao Arostegi
  • Janire Arrizabalaga Munduate
  • Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua
  • June Diaz Franco
  • Maialen Lago Iturriaga
  • Peio Lago Iturriaga

Agurren ostean zortziko handiko eta txikiko ariketak egin dituzte bertsolariek. Jarraian, bakarka gai bati bertso bana bota diete. Ondotik, June Diaz eta Janire Arrizabalaga buruz-burukora sailkatu biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan diote atal honetan.

Janire Arrizabalagak batu ditu puntu gehien, eta bera dugu 2021eko Bizkaiko eskolarteko txapelduna. Txapela Kepa Intxausti Arratiako bertsolariak ipini zion. Buruz burukoa jokatu zuten bertsolari biak udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Bat-bateko finalean Igor Menika aritu da aurkezle beharretan. Epai-mahaia Ander Arrienek, Iñaki Aurrekoetxeak eta Leire Etxebarriak osatu dute. Idazkari lanetan, ostera, Idoia Anzorandia ibili da.

Idatzizkoan ere, saridunak

Bat-batekoa ez ezik, idatzizko txapelketa ere egin da aurten. Gazte asko batzea ezinezkoa denez, ikastetxeetan eta bertso eskoletan egin da aurten idatzizko txapelketa. Larunbatean bat-bateko saioaren ostean egin zen idatzizko txapelketaren sari banaketa.

Saridunek oholtzan kantatu zituzten eurek egindako bertsoak. Hurrengoak izan dira sarituak:

2010ean jaiotakoak

  • 1. Saria: Onintza Galdos
  • 2. Saria: Aiur Areitio
  • 3. Saria: Martzelo Lekue Campos

2009an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Beñat Enbeita
  • 2. Saria: Katalin Respaldiza
  • 3. Saria: Luka Astiz

2008an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Naroa Iturriotz
  • 2. Saria: Andrea Capetillo
  • 3. Saria: Maddi Alberdi

2007an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Garazi Uriarte
  • 2. Saria: Jasone Martin
  • 3. Saria: Ixone Itziar del Corte

2006-2003 urte bitartean jaiotakoak:

  • 1. Saria: Haizea Telleria
  • 2. Saria: Enetz Martitegi
  • 3. Saria: Garazi Ibarretxe
Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa