Janire Arrizabalagak irabazi du Lizardi sariketa

Janire Arrizabalagak irabazi du Lizardi sariketa –

Janire Arrizabalagak irabazi du Lizardi sariketa

Iragan ostiralean jokatu zen bertsolari gazteen Lizardi Sariko 49. edizioa, Zarauzko Modelo aretoan, eta Janire Arrizabalaga gernikarra nagusitu zen 270,5 punturekin. 

Haren atzetik, ondorengoak sailkatu ziren: Maddi Agirre gazteistarra, 251 punturekin; Irati Alcantarilla urruñarra, 248 punturekin; Iker Ormazabal Tturko hernaniarra, 241 punturekin; Elixabet Etxandi izpurarra, 238,5 punturekin; eta, azkenik, Aimar Sorazu zarauztarra, 219,5 punturekin.

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

A post shared by Poto! (@poto_eus)

Era berean, finaleko bertsorik onenaren saria ere Janire Arrizabalagaretzat izan zen, hamarreko txikiko ariketako hirugarren bertsoagatik.

Irabazleari Xabier Zulaikak jarri zion txapela, Iñaki Zulaika zenaren semeak, haren omenez. Iñaki Zulaika Zarauzko Etxebeltz bertso eskolaren sortzaile izan zen eta aurten hil da. 

Janire Arrizabalagak irabazi du Lizardi sariketa