Jon Maiak bertso bat eskaini die Donostiako Ospitaleko langileei
Jon Maiak bertso bat eskaini die Donostiako Ospitaleko langileei –

Jon Maiak bederatzi egun igaro ditu Donostiako Ospitalean ingresatuta, eta bertsoz eskerrak eman dizkie bertako langileei jasotako tratuarengatik, profesionala zein pertsonala.
“9 egun ingresatuta egon ondoren, hemendik eskertu nahi nuke Donostiako ospitaleko profesionalengandik jaso dudan tratua eta arreta, profesionala eta humanoa. Mila esker bihotzez egunotan ezagutu ditudan langile guztiei, handiak zarete. Zaindu ditzagun gure osasun sistema publikoa eta bere langileak ❤️”
“Gaixoak beti dauka
beldurra, zalantza
nora eroriko den
azkenik balantza
ta hor zaudete zuek
honuntza, harantza,
beti laguntzeko prest
irrifarra, txantxa
larrosa artean ia
ahaztu zait arantza
munduak oraindikan
badu esperantza”
View this post on Instagram

