Julio Soto gailendu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean

Julio Soto gailendu da –

Martxoaren 18an Beran jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu zuen egungo txapeldunak. 150 bertsozale inguru bildu ziren Tafallako Kulturgunean, txapelketari hasiera emateko.

Giro beroz bete zen Tafallako Kulturgunea, 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko. 150 bertsozale ingururen aurrean aritu ziren Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman. Azken horrek lehen aldiz hartu du parte txapelketa batean. Sei bertsolarien agurrek eman zioten hasiera aurtengo txapelketari. Alaitz Rekondok egin zituen gai-jartzaile lanak.

Saio puntugarriaren ostean, Julio Sotok eskuratu zuen puntu gehien, 343,5, eta hortaz, martxoaren 18an Beran jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu ziren Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30tatik.

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Julio Soto gailendu da