June Aiestaran gailendu da Gipuzkoako Eskolarteko Andoaingo saioan

June Aiestaran gailendu da –

June Aiestaran gailendu da

Beasaindarrak Gipuzkoako Eskolarteko finalerako bigarren txartela zuen iragan asteburuan. Andoaingo Kotoi elkartean jokatu zen bigarren kanporaketa, 50 bertsozaleren aitzinean. June Aiestaran (GoiBe-Harituz), Xuban Uralleta (Earra), Nikola Iraola (Earra), Jare Bengoetxea (Harituz), Peru Alijostes (Xenpelar) eta Eñaut Olarra (Harituz) aritu ziren bertsotan. Asier Iriondo gai-jartzaileak gidatu zuen saioa. 

Ostiral honetan Legazpiko Muruazpi Elkartean izango da saioa:

  • Sustrai Goenaga
  • Amets Zubizarreta
  • Aratz Arzelus
  • Maddi Lasa
  • Aritz Ramos
  • Haritz Murua

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.

June Aiestaran gailendu da