June Aiestaren garaile Gipuzkoako Eskolartekoan

Lasturren (Itziar, Gipuzkoa) jokatu zen finala, 90 entzuleren aitzinean. Joanes Azpillagak eskuratu zuen bigarren postua, eta, beraz, biak lortu dute Euskal Herriko txapelketarako pasea.

June Aiestaren garaile Gipuzkoako Eskolartekoan –

June Aiestaren garaile Gipuzkoako Eskolartekoan

June Aiestaran, Joanes Azpillaga, Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Danel Etxeberria eta Sustrai Goenaga aritu ziren bertsotan. 80 bertsozale inguru elkartu ziren Lasturren. “Saio ona osatu zuten sei bertsolariek, erritmo bizi-bizian eta elkarri erantzunez. Bakarka ere ale bikainak utzi zituzten”, adierazi dute Elkartetik. 

Bat-bateko txapelketaz gain, idatzizkoak ere bere bidea egin zuen martxoan zehar. Sariak ere egun honetan bertan banatu ziren, saritutako bertsoak kantatuta. Mara Albisturrek irabazi du lehen saria, eta Kattalin Arabolazak bigarrena.

Finalistek zein 14 urtez gorako bertso-eskoletako kideek Lasturren asteburu pasa geratzeko aukera izan zuten, eta 15 lagun batu ziren ekimenera. Bertso-bazkaria eta umorezko bakarrizketa izan zituzten egiturauan, betseak beste.

14 urtez azpikoen Gelatik Plazara sariketako finala apirilaren 28an izango da Aretxabaletan, Bertso-eskolen egunaren barruan. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

June Aiestaren garaile Gipuzkoako Eskolartekoan