Larunbatean hasiko da #EHBT26-ko finalaurrekoen lehen itzulia Larraun-Lekunberrin
Finalaurrekoen lehen itzulia Larraun-Lekunberrin –

Lehen fasea amaituta, asteburu honetan hasiko da finalaurrekoen lehen itzulia Larraun-Lekunberrin, larunbatarekin, urriak 24. 17:00etan hasiko da Plazaola kirolgunean, eta bertan izango dira kantuan Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Gorka Pagonabarraga Agorria, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Xabat Illarregi Marzol. Aizpea Garmendia Iartzak gidatuko du saioa.
Saio honetarako sarrerak berehala agortu zirela ikusita, txapelketako antolakuntzatik aforoan aldaketa batzuk egin eta oraindik ere tarte bat utzi zuten sarrera gehiago erosteko. Horiek ere berehala amaitu dira. Gainontzeko saioetarako sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus-en.
Bertsolariek finalaurrekoen lehen itzuliari dagozkien lanbak egin beharko dituzte:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian

