Udabarria Bertsotan sailkapen faseko izen-ematea ireki dute

Udabarria Bertsotan sailkapen faseko izen-ematea ireki dute –

Udabarria Bertsotan sailkapen faseko izen-ematea ireki dute

Udabarria Bertsotan Bizkaiko Txapelketarako sailkapen fasea da, hurrengo urteko maiatzean jokatuko dena. Txapelketa udazkenean zehar izango da, eta finala abenduaren 18an, Bilbao Arenan. Sailkapen fasean izena emateko epea urriaren 19an zabaldu eta urriaren 31n itxiko da. Parte hartu ahal izateko baldintz ahauek jarri dituzte antolakuntzatik:

  • 18 urte beteta izatea edo 2027an bete beharko dira
  • Bertsozale Elkarteko bazkide izan beharko da
  • Ezarritako epearen barruan eta antolakuntzak adierazitako bideetatik eman beharko da izena

Aurreko edizioko  finalistek eta finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek ez dute sailkapen fasea jokatu beharrik, zuzenean sartuko dira 2027ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketara.

Zalantzak:

  • bizkaia@bertsozale.eus
  • 94 681 27 11

EMAN IZENA LOTURA HONETAN

Udabarria Bertsotan sailkapen faseko izen-ematea ireki dute