Lizardi saria Aitor Salegirentzat

Lizardi saria Aitor Salegirentzat –

Lizardi saria Aitor Salegirentzat
Arg: Zarauzko Hitza

Pasa den ostiralean jokatu zen Zarauzko Euskal Astearen barruan, Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finala, Gaztelekuko frontoian. Txapela Aitor Salegi bertsolari zestoarrak irabazi zuen. Haren atzetik bigarren Eli Pagola hernaniarrak egin zuen, eta hirugarren Aratz Igartzabal gabiriarrak. Sei bertsolari igo ziren oholtzara: Salegi, Pagola, Igartzabal, Txaber Altube abadiñoarra, Imanol Irasuztabarrena alegiarra eta Imanol Uria algortarra.

Lizardi saria Aitor Salegirentzat