Lizardi sariketako finala jokatuko da ostiralean
Lizardi sariketako finala jokatuko da ostiralean –
Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariko finala ostiralean izango da, betiko legez Zarautzen eta Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak antolatuta. Bi kanporaketa jokatu dira aurretik, eta honako seikotea iritsi da finalera: Irati Alcantarilla, Elixabet Etxandi, Janire Arrizabalaga, Iker Ormazabal Tturko, Maddi Agirre eta Aimar Sorazu. Zita Modelo Aretoan izango da, 22:00etan. Sarrerak bertan erosi ahalko dira.
Lizardi Sarian 16 bertsolarik hartu ohi dute parte, baita aurtengo edizioan ere. Lehen kanporaketan Elixabet Etxandi izpurarra nagusitu zen 209,5 punturekin. Berekin batean aritu ziren Iker Ormazabal Tturko (209), Maddi Agirre (209), Beñat Astiz (190), Amets Aizpurua (190), Malen Altzuart (188), Danel Herrarte (179,5). Bigarren kanporaketan Irati Alcantarilla urruñarra nagusitu zen, 217,5 punturekin. Jarraian ziren Janire Arrizabalaga (209,5), Aimar Sorazu (204,5), Irune Basagoiti (196,5) Eli Zaldua (196), Joanes Azpillaga (190), Igauri Lopetegi (180,5) eta Oibar Olano Azkonita (162,5).
