
Bertso idatziak abestu ostean Armentiako Bertxilika Bertso Eskolako ikasleak bapatean aritu ziren kantuan, jarraian Eskolartekoari tokia uzteko. Zortzi bertsolari hauek abestu zuten: Irati Martinez, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez, Hegoi Amabizka, Sabin Abarrategi, Gari Arexolaleiba eta Danel Herrarte. Zortziko handian naiz txikian egin eta gero, Maddi, Eukene, Hegoi eta Danel pasa ziren bakarkako lanak egitera.Maddi Agirre bigarrenez egin da txapelaren jabe. Aurtengo ikasturtea ere bere etxean izango da txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten egurrezko mikrofonoa.
Maddi eta Danel joango dira Iurretan ekainaren 18an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketara Arabako ordezkari gisa.