Beñat Astiz garaile 2022ko Nafarroako Eskolartekoan

Beñat Astiz garaile 2022ko Nafarroako Eskolartekoan –
Arantzako Aterpean jokatu zen 36. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, herrian bertan ospatzen ari diren Nafarroako Bertso Eskolen Topaketen baitan. Zazpi bertsolarik hartu dute parte txapelketan: Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Astiz Isasi (Barañain), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain (Altsasu), Manex Leone Baraibar (Iruñea), Olatz Bados Ganuza (Olazti) eta Xabier Elizalde Soto (Iruñea). Ainhoa Larretxeak aurkeztu du saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Julen Zelaieta aritu dira epaile lanetan. 
 
Beñat Astiz garaile 2022ko Nafarroako Eskolartekoan

Lau oinak emanda, azken puntua emanda, hitz bana emanda eta gai orokorra emanda bertso bana kantatu ostean, bi bertsolari pasa dira bigarren fasera: Beñat Astiz eta Eki Mateorena. Bigarren fase honetan, zortziko handian ofizioan aritu dira bi bertsolariak. Ostean, kartzelako ariketan, puntu banari erantzun diote, eta azkenik, gaia emanda, bakarka aritu dira, bertso bana kantatuta. 

Beñat Astizek eskuratu du puntu kopuru handiena. Berak eta  Eki Mateorenak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. 

Eneko Fernandez Bortzirietako Bertso Eskolako kideak jantzi zion txapela irabazleari. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak “Oinak buruan” garaikurra eman dio Mateorenari.

Beñat Astiz garaile 2022ko Nafarroako Eskolartekoan
Beñat Astiz garaile 2022ko Nafarroako Eskolartekoan