Haizea Beruete bertsolari iruindarra hil da

2022-05-24

Haizea Beruete bertsolari iruindarra hil da –

NAIZ.


Bertsolaritzako hainbat esparrutan aritu zen Beruete. Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen, banakakoan zein taldeka. Bertso eskolako irakasle, eta begirale bertso udalekuetan. ‘Gure Aldetara’ proiektuan parte hartu zuen.

 

Haizea Beruete bertsolari iruindarra hil da

Haizea Beruete, eserita ezkerrean. (Bertsoa.eus)

 

Haizea Beruete Lopetegi bertsolari iruindarra zendu da, 28 urte zituela. ‘Bertsoa.eus’ atariak zabaldu duenez, Beruetek bertsolaritzako hiru plaza garrantzitsuetan kantatu zuen: eskolartekoan umetan (Euskal Herriko Eskolarteko finalean 2008an), Nafarroako Bertsolari Txapelketan (2013) eta Larraintzarren, Julen Zelaieta, Aritz Saragueta, Amaia Elizagoien, Oier Lakuntza eta Ekaitz Astizekin batean. Nafarroako Bardoak taldekako txapelketan ere hartu zuen parte Beruetek Gora 12 obario eta 11 pedrada taldean, Erika Lagoma, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo taldekide zituela. Bertso eskolako kideak lauak, eta Lagoma irakasle ere izan zuen Beruetek. Gazte sariketetan ere kantatu zuen: Mariano Izeta Sarian eta Xalto Sarian, esaterako. 2018an, Barañaingo kopla sariketan hartu zuen parte.

Bat-bateko jardunean eta txapelketan ez ezik bertsolaritzako beste proiektu batzuetan ere hartu zuen parte. Bertso eskolako irakasle aritu zen eta bertso udalekuetan begirale.

Horretaz gain, 2021ean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik, Gure Aldetara diskan hartu zuen parte, beste 13 emakumezko bertsolarirekin batean. Gure Aldetara, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa emateko proiektua da eta 14 kantuz osatua dago. Ekimen horren harira bertso jaialdiak egin ziren eta horietako batean, gai-jartzaile aritu zen, 2021ko abuztuan Ezpeleta Jauregian egin zen jaialdian, hain zuzen ere. Sarai Robles, Erika Lagoma, Idoia Granizo eta Amaia Lasheras aritu ziren bertsotan.

Haizea Beruete bertsolari iruindarra hil da