Maddi Agirre gailendu da Izarrako saioan

Maddi Agirre gailendu da Izarrako saioan –

Izarran jokatu zen lehen faseko azken saioa, iragan larunbatean. Maddi Agirrek eskuratu zuen puntu gehien, eta berak lortu zuen, beraz, Dulantzirako txartela. Honela erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalaurrekoena.
 
Maddi Agirre gailendu da Izarrako saioan
 
Honako lanak egin behar izan zituzten oholtzara igo zen seikoteak:
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.

  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.

  • Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Lan puntuagarri guztiak eginda, horrela geratu zen puntuazio taula:

  • Maddi Agirre: 251 puntu
  • Asier Otamendi: 251 puntu 
  • Xabi Igoa: 249 puntu
  • Danel Herrarte: 239,5 puntu
  • Rikardo Gonzalez de Durana: 229,5 puntu
  • Eli Zaldua: 225 puntu

Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño Zikunegi izan da Izarrako aurkezlea. Lehen faseko hirugarren saioko epaimahaia horrela osatuta egon da: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Hurrengo saioa, martxoaren 7ean izango da Dulantziko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.

Maddi Agirre gailendu da Izarrako saioan