Maddi Agirre garaile Dulantzin
Maddi Agirre garaile Dulantzin –

Iragan larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa lehen finalaurrekoa, Dulantzin, Mikaela Portillo kultur etxean. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
- Ganbarako lana:
- Bakarka, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.
Bertsolari bakoitzak 14 bertso puntuagarri abestu zintuen, eta ariketak amaituta, Maddi Agirrek eskuratu zuen puntu gehien. Honatx sailkapena:
- Maddi Agirre: 380,5 puntu
- Iñaki Viñaspre: 364,5 puntu
- Unai Anda: 362,5 puntu
- Aroa Arrizubieta: 348,5 puntu
- Asier Otamendi: 341 puntu
- Ekaitz Samaniego: 327 puntu
Olatz Santocildes Martinez izan zen gai-jartzailea, eta honako lagunek osatu zuten epaimahaia: Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita izan zen idazkaria.
Saio osorik zein atalka ikusteko aukera dago bertsoa.eus-en.
Hurrengo saioa, martxoaren 14ean izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak agortuta daude jada.

