Maddi Agirrek irabazi du Osinalde Saria

Maddi Agirrek irabazi du Osinalde Saria –

Maddi Agirrek irabazi du Osinalde Saria

135 lagun inguru elkartu ziren larunbatean Gabiriko Osinalde elkartean bazkaltzera, eta dozenaka gehiago ondorengo bertso saioa entzutera. Ane Etxezarreta gai-jartzaileak gidatu zuen finala, eta honakoa seikotea zegoen bertan kanturako prest: Iruri Altzerreka (Garai,2000), Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003), Maddi Agirre (Gasteiz, 2005), Eki Mateorena (Leitza, 2005), Haira Aizpurua (Sara, 2006) eta Egiar Otegi (Oiartzun, 2007).

Agurren ondotik ekin zioten lan puntuagarrie: puntu-erantzunak, ofizioak, baita ganbarako lana ere. Hiruko borobila osatu zuen Maddi Agirrek: epaimahaiaren erabakiz irabazi zuen Osinalde Sariketaren 54. edizioa, baita entzuleen iritziz ere, eta hori gutxi balitz, bertso onenaren saria ere eskuratu zuen. Epaimahaiaren aburuz Haira Aizpurua izan zen bigarrena.

Laster saioa ikusgai Bertsoa.eus-en eta Goierri Telebistan.

Maddi Agirrek irabazi du Osinalde Saria