Maddi Ane Txoperena garaile Bidarten
Maddi Ane Txoperena garaile Bidarten –

Bidarten hasi da aurtengo Xilaba txapelketa. Xabat Alzugarai gai-jartzailearen esanetara aritu dira sei bertsolari honako lan puntuagarriak egiten:
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian
- Binaka, gaia emanik, launa kopla lauko handian
- Banaka, gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
- Ganbarako binakako lana: Binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian
Hoankoa izan da puntuaketa:
- Maddi Ane Txoperena………………………..340 puntu
- Elixabet Etxandi…………………………………338
- Aitor Servier………………………………………338
- Nahia Sasco……………………………………..311,5
- Karlos Aizpurua…………………………………310,5
- Oier Urreizti……………………………………….309,5
Heldu den larunbatean segituko du Xilabak Domintxaineko jokatuko den saioarekin, herriko gelan izango da saioa 17:00etan. Bertan arituko dira kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe Sarasola, Xermin Clamblong Mounein, Joanes Etxebarria Martinez, Haize Lekuona Blanco eta Josu Txoperena Iribarren, Amaiur Lujanbio Agirreren gidaritzarekin. Saio guztietarako sartzeak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

