Maddi Ane Txoperena Xilabako irabazle
Maddi Ane Txoperena Xilabako irabazle –
1850 bertsozale elkartu ziren larunbatean Donibane Lohitzuneko Jai Alai pilotalekuan, Xilaba txapelketako finala bertatik bertara jarraitzeko. Honakoak izan dira oholtzara go diren bertsolariak, zozketak ebatzitako ordenean: Aitor Servier, Elixabet Etxandi, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe.
Honako lanak egin behar izan dituzte. Finala osorik zein atalka ikusgai dago Bertsoa.eus-en:
| Irantzu Idoate Funosas , Maddalen Arzallus Antia 8ko nagusia
Euskaltzale sutsuak zirezte. Euskararen egoerari begira, gero eta kezka haundiagoa duzue azken hilabeteetan. |
|
| Aitor Servier Etxexuri , Elixabet Etxandi Goihenetxe 8ko nagusia
Hogei urtez Venezuelan errefuxiatu gisa egon zinezten bi euskal iheslari ohi zirezte. Berriki, Estatu Batuek Nicolas Maduro bahitu dute. Arreta handiz ari zirezte gertakarien segitzen. |
|
| Miren Artetxe Sarasola , Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia
Azken urteetan, Marieniako proiektuaren kontra mobilizatu zirezte. Bukatu dira helegite aukera guziak. Gaur elkartu zirezte Kanboko lurretan. Oihal etxea muntatzen hasi zirezte |
|
| Elixabet Etxandi Goihenetxe , Maddalen Arzallus Antia 8ko txikia
Bi kantonier edo herriko langile zirezte. Gaur zuen arduradunak usaian baino lan gehiago eman dizue. Heldu da pausa momentua. Elixabet hurrupa bakarrean edan duzu kafea. Maddalenek bigarren kafe bat eskatu du oraintxe. |
|
| Irantzu Idoate Funosas , Miren Artetxe Sarasola 8ko txikia
Lapurdiko Arraun Taldeko bi arraunlari zirezte. Aldi huntan ere Miren ez da etorri trebatze saiora. Irantzu, taldearekin Donibaneko badian arraunean ari zirela, Miren ikusi duzu hondartzan oihalean etzanik. |
|
| Maddi Ane Txoperena Iribarren , Aitor Servier Etxexuri 8ko txikia
Bi lagun zirezte. Maddi Ane meditazio saioetan parte hartzeko usaia duzu eta egun Aitor gomitatu duzu lehen aldikotz. Maddi Ane, irakasleak galdegin arnas ariketak egiten hasi zira. Ohartu zirenerako Aitor zurrunka ari da ondoan. |
|
| Maddalen Arzallus Antia Puntuari erantzunak
Gaia: Itsasoaren gorakada. 1. Kostan nabari dugu / klima aldaketa bigarrena 2.Erlaitza pixkanaka / higatzen ari da 3. Berantegi ote da / konponbiderako |
|
| Irantzu Idoate Funosas Puntuari erantzunak
Gaia: Haragi kontsumoa. 1. Ez ote dugu jaten / haragi sobera? 2.Eragina omen du / ingurumenean 3. Ongi zaintzen al dugu / lehen sektorea? |
|
| Aitor Servier Etxexuri Puntuari erantzunak
Gaia: Bertso eskolak. 1. Haur ugari badira / bertso eskoletan 2. Zu ere garai batez / ikaslea zinen 3. Euskararen arnasa / da bertso eskola |
|
| Elixabet Etxandi Goihenetxe Puntuari erantzunak
Gaia: Makro kontzertuak. 1. Kontzertu batzuk hutsik / ta besteak lepo bigarrena 2. Sold out-aren kultura / ez al da nagusi? 3. Kultura zaintzen al da / behar den bezala? |
|
| Miren Artetxe Sarasola Puntuari erantzunak
Gaia: Ondasun banaketa. 1. Aberatsa da geroz / ta aberatsago 2. Batzuentzako dena / ez al da garesti 3. Desberdintasunari / nola aurre egin |
|
| Maddi Ane Txoperena Iribarren Puntuari erantzunak
Gaia: Garraio publikoa. 1. Autobusera gehio / igoko bagina 2. Leku guztietara / iristen ote da? 3. Mugitzeko beharra / daukagu gaur egun |
|
| Miren Artetxe Sarasola , Maddalen Arzallus Antia 10eko txikia
Drogazaleak zirezte. Orain dela hilabete batzuk, droga gelditzeko terapia baten hastea erabaki zenuten. Gaur, ibilbidean proposatutako taldekako saioan elkartu zirezte. |
|
| Elixabet Etxandi Goihenetxe , Maddi Ane Txoperena Iribarren 10eko txikia
Bikotea zirezte. Azkenaldian nehoiz baino gatazka gehiago sortu dira zuen artean. Lehen aldikotz, laguntza eskatzea erabaki duzue. |
|
| Aitor Servier Etxexuri , Irantzu Idoate Funosas 10eko txikia
Bi adiskide xahar zirezte. Gaur ere herriko plazan elkartu zirezte, betiko bankuan jarririk, jendeari begira. Adinean aitzinaturik, eginikoak eta egin gabekoak dituzue buruan. |
|
| Maddalen Arzallus Antia Ganbarako lana
Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin. |
|
| Irantzu Idoate Funosas Ganbarako lana
Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin. |
|
| Aitor Servier Etxexuri Ganbarako lana
Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin. |
|
| Elixabet Etxandi Goihenetxe Ganbarako lana
Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin. |
|
| Miren Artetxe Sarasola Ganbarako lana
Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin. |
|
| Maddi Ane Txoperena Iribarren Ganbarako lana
Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin. |
|
| Maddalen Arzallus Antia , Maddi Ane Txoperena Iribarren Sei puntuko motza
Eskolako lagunak zirezte. Ikasturte honetan igerilekura joaten zirezten lehen aldia duzue. Aldageletan ondoan biluzi zirezte. Elkarren gorputzari begira jarri zirezte. |
|
| Maddalen Arzallus Antia , Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko txikia
Hautetsiak zirezte. Gaur zuen herriko plazan libertimendua da. Arranguraturik jarri zirezte harmailetan. |
|
| Maddalen Arzallus Antia Ganbarako lana
ADN frogaren emaitzak iritsi dira. Emaitza argia da. |
|
| Maddi Ane Txoperena Iribarren Ganbarako lana
ADN frogaren emaitzak iritsi dira. Emaitza argia da. |

Zerrendan ikusi ahal den bezala, Maddalen Arzallus eta Maddi Ane Txoperena igaro ziren buruz-burukora (Miren Artetxe berdinduta zegoen Arzallusekin). Azkenean Txoperenak jantzi du txapela, Maialen Hiribarrenen eskutik.

Txapelketak ohiartzun zabala izan du hedabideetan, eta elkarrizketa ugari egin dizkiote txapeldunari:
- ARGIA: “Aitortza egin nahi nien gure aurretik itzalpeko lanean aritu diren emakumeei”
- BERRIA: “Bertsolarioi eta emakumeoi pila bat kostatzen zaigu irabaztera goazela erratea”
- NAIZ: “Eroso sentitzen nintzen oholtzan, ez nuen batere sufritu”
- BIBA ZUEK (EITB): ‘‘Txapelketa oso ona egiteak kristoren konfiantza eta segurtasuna eman dizkit”
Azken Hitzetik Hortzera ere Xilabako finalaren bueltakoa izan zen.

