Maialen Hiribarren, Hitzetik Hortzeran

Maialen Hiribarren Hitzetik Hortzeran –

Maialen Hiribarren Hitzetik Hortzeran

Maialen Hiribarren Iriart (Itsasu, 1957) izango da 2026ko Xilabako txapeldunari txapela jantziko dion pertsona.

Bertsularien Lagunak Elkarteak urteetan egindako inurri lana aitortu eta eskertu nahi izan dio modu honetara. Elkartetik adierazi dutenez “umetatik bertsozalea izan da Hiribarren eta Seaskan irakasle zela hasi zen Bertsularien Lagunak elkartean laguntzen. Askotan aipatu ohi den isilpeko lanean aritu izan da eta lan horiei buruz arituko da Mirari Martiarenarekin solasean. Horrez gain, Ipar Euskal Herrian bertsolaritzak bizi duen loraldiaz eta bertso eskolen sorrerak eta egindako lanak izan duten garrantziaz ere arituko dira. Hiribarrenek gertutik bizi izan zituen Iparraldeko bertso eskolen mugimenduaren hasieran Xilabaren sorrera eta bilakaera, eta horretaz ere hitz egindo dute”.

Finala aurkezteko egin zen prentsaurrekoan Hiribarrenek adierazi zuen “sobera gogoetatu gabe” eman zuela baiezkoa: “Ohore handia dela uste dut, eta nahiko nuke ni bezala lanean ari izan direnen izenean eskaini txapel hori”.

Iragan asteburuan emititu zen Hitzetik Hortzeran agertu zen Hiribarne, programako lan taldea bere etxean hartuta. Bardozeko final aitzinekoak eta Ondarroako erregeetako jaialdia ere agertzen dira atal honetan.

Maialen Hiribarren Hitzetik Hortzeran