Martxan da 41. Basarri bertsopaper lehiaketa

Martxan da 41 Basarri bertsopaper lehiaketa –

Martxan da 41 Basarri bertsopaper lehiaketa

“Zarauzko herria bertsolarien sehaska eta iturri izan da urte askotan. Hori dela eta, Zarauzko Udalak 1985etik Basarri Bertsopaper lehiaketa antolatzen du, urteetan zehar izan diren bertsolarien ahozko zein paperezko kultur emariari jarraipena emateko”, adierazi dute antolatzaileek.

41. edizioa da aurtengoa, eta urte hauetan guztietan jorratutako helburu berak ditu ardatz: euskara eta bertsolaritza sustatzea, eta euskal sormenean eragitea.

Edonork parte har dezake lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkez ditzake. Sari bakarra egongo da 1.800 eurokoa, eta epaimahaikideak Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Unai Muniain izango dira. Lanak aurkezteko epea ekainaren 20an amaituko da, kultura@zarautz.eus helbidearen bidez. Sari banaketa uztailean izango da, bertso astearen baitan.

Xehetasun guztiak deialdiaren oinarrietan aurki daitezke.

Deskargatzeko

41. Basarri Bertsopaper Saria – Oinarriak (PDF 111 KB)

41. Basarri Bertsopaper Saria – Izen-emate orria (PDF 241 KB)

Basarri Bertsopaper Saria – Irabazleen Zerrenda (PDF 427 KB)

Martxan da 41 Basarri bertsopaper lehiaketa