Mixel Itzaina hil da

Mixel Itzaina hil da –

Iragan astean zendu zen Mixel Itzaina aldudetarra, bizi osoan zehar bertsolaritzari alimaleko ekarpena egindakoa, bai gai-jartzaile gisan, antolatzaile moduan edo epaile bezala.

Mixel Itzaina hil da

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetako bat (1980. urtean), eta Mixel Labéguerieren hurbileko laguntzailea. Besteak beste, Xalbador bertsolariaren biografia idatzi zuen.

Baionan egin zituen ikasketak. Ogibidez, Kanboko (Lapurdi) udaleko idazkaria izan zen, 30 urtez. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1967ko abuztuaren 25ean; eta euskaltzain ohorezko, 2014ko maiatzaren 30ean.

San Frantsez Xabierrekoaren eta Loyolako Ignazio obra saritu zioten 1956. urtean.

Bertsolarien gai-jartzaile ibili zen, askotan, Ipar Euskal Herrian. Mixel Labéguerieren laguntzailea izan zen, eta Bidegileak bildumako biografia egin zion (1999).

Biografia nabarmenak idatzi zituen (Mixel Labéguerie, 1999; Louis Dassance, 2008; Xalbador, 2014), eta hainbat artikulu argitaratu zizkioten Herria eta Gure Herria aldizkarietan.