Nafarroako Bertsolari Txapelketa etzi abiatuko da Auritzen

Nafarroako Bertsolari Txapelketa etzi abiatuko da Auritzen –

Nafarroako Bertsolari Txapelketa etzi abiatuko da Auritzen

Auritzen jokatuko da lehen faseko lehenengo saioa, larunbatean, 17:30etatik aurrera, Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; egunean bertan ere salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurretik Interneten agortu ez badira. 

Patxi Buenoren aginduetara arituko dira honako bertsolariak: Aitor Irastortza Arrizurieta, Egoitz Gorosterrazu Elilzagoien, Eki Mateorena Zozaia, Eneko Lazkoz Martinez, Saats Karasatorre Martinez eta Urko Gartzia Aleman. Saioko irabazlea finalaurrekoetara igaroko da zuzenean, saio honen kasuan zehazki Agoizkora. Beste bertsolariek, lehen fase osoa bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzerik duten ala ez jakiteko, gainontzeko kideen puntuazioaren arabera. Aurizkoaz gain, Mutiloako (urriak 11), Iruritako (urriak 18) eta Los Arcoseko (urriak 26) saioek osatuko dute lehen fasea. 24 bertsolari hasi dira lehen fasean, eta 18 bertsolari pasako dira finalaurrekoetara.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa etzi abiatuko da Auritzen