Nafarroako Betsolari Txapelketa atzeratu dute

2020-10-14

Nafarroako Betsolari Txapelketa atzeratu dute-

Koronabirusaren zabalpena dela eta, 2021eko urtarriletik martxora bitarteko denboran egitekoa zen 45. Bertsolari Txapelketa atzeratu egin du Elkarteak, nahiz eta oraindik egun berririk jarri gabe dagoen.

Nafarroako Betsolari Txapelketa atzeratu dute

Berrian, Jagoba Manterola

 

Nafarroako Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, molderik ez du ikusten pandemia betean,  bertsolarien «aukera berdintasuna» mantentzeko, eta horregatik hartu du datorren urteko txapelketa gibelatzeko erabakia. Hori dela eta, urtarriletik martxora zen egitekoa, baina, kideen artean hitz egin ondoren, atzeratzearen hautuak gaina hartu du. Ez dute txapelketa bertan behera utzi definitiboki, baina ez dute data berririk zehaztu ezta. Azaldu denez, pandemiaren bilakaeraren araberako erabakiak hartuko dira.

Faktore askok alda dezakete berez txapelketa, eta prentsa oharrean, hiru eman dituzte adibidetzat. Lehena: bertsolariren batek konfinatu behar izatea birusaz kutsatua izateagatik, eta txapelketan parte hartzeko aukera galtzea. Bigarrena: epaimahai bera bermatzeko zailtasunak izatea saio batetik bestera. Azkenik, hirugarrena: saio batetik besterako emanaldiak izan ditzakeen eserleku kopuruan eta saioa beraren izaeran aldaketak egotea. Ezegonkortasun honek dakar, Nafarroako Bertsozale Elkartearen hitzetan, bertsolarien aukera berdintasuna.

 

Bestelako saioak

Nahiz eta txapelketarik ez izan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak saioak antolatzen segituko du, txapelketaren hutsunea betetzeko asmoz. Erran dutenez, aste honetan bertan hasiko dira martxan bertso eskolak,  eta segiko dute Nafarroako 60 ikastetxetan bertsolaritza irakasteko programa aurrera eramaten.

Nafarroako Betsolari Txapelketa atzeratu dute-