Nafarroako Eskolarteko finala apirilaren 17an jokatuko da Leitzan

Nafarroako Eskolarteko finala apirilaren 17an –

Nafarroako Eskolarteko finala apirilaren 17an

Bi sailkapen saio jokatu ziren iragan martxoaren 13an, bata Iruñean eta bestea Donezteben. Honako da Leitzan abestuko duen bertsolarien zerrenda: Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza, iazko txapelduna), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza, iakzo txapeldunordea), Aner Arkauz Lazkano (Lakuntza), Ekain Telletxea Odriozola (Donamaria), Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Maddi Barandiaran Leitza (Bakaiku), Olaia Leitza Errazkin (Arbizu) eta Xabier Arkauz Lazkanok (Lakuntza). Eki Mateorena arituko da gai jartzaile lanetan, eta honak ohirukoak osatuko du epaimahaia: Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño.

xapelketak bi fase izanen ditu: 

Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana: 

  • Agurra
  • Lau oinak emanda bertso bana osatu
  • Bukaera emanda bertso bana osatu. 
  • Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
  • Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu. 

Hortik, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren faseko lehengo ariketara, eta horietatik bi ganbarako lana egiteko. Honako hau da sailkatuek egin beharko duten lana:

  • Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso. 
  • Ganbarako lana: 
    • Puntu bati erantzunez bertso bat. 
    • Gaia emanda bertso bat. 

Saioa 18:30ean hasiko da Leitzako Atekabeltz Gaztetxean eta sarrera doakoa izanen da. 

Nafarroako Eskolarteko finala apirilaren 17an