Nahia Etcheverryk irabazi du Gazte Xilaba

Nahia Etcheverryk irabazi du Gazte Xilaba –

Nahia Etcheverryk irabazi du Gazte Xilaba

Jendez mukuru zegoen Itsasuko Sanoki gelan ospatu zen 2025ko Gazte Xilaba lehiaketaren finala, Elixabet Etxandi gai-jartzailearen aginduetara. Oholtzan: Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Leina Alkhat eta Gana Berhokoirigoinek. 

Ofiziotan jardun eta gero bakarkako ariketa izan zuten. Lan puntuagarriak amaituta beren erabakia hartu zuten Ramuntxo Christy, Zuhaitz Olazabal, Maindi Murua eta Ainhoa Sarasua epaileek. Lehia estua izan dela argi utzi zuten, berdinketa bat gertatu baitzen. Azkenik Nahia Echeverry Lopepe ainhiztarrak eskuratu zuen txapela, Unax Aizpuruarekin puntuz berdinduta. Txapela Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak jarri zion. Ideia bereziena izan duen bertsoaren saria Unax Aizpuruarentzat izan zen, eta saria Marikarmen Albizuren eskutik jaso zuen. 

Nahia Etcheverryk irabazi du Gazte Xilaba