Ondarroan izango da bertso barnetegia, ekainaren 23tik 26ra

Ondarroan izango da bertso barnetegia –

Ondarroan izango da bertso barnetegia

“Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten ere, helburu horrekin elkartuko gara”, adierazi dute antolatzaileek. Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia ekainaren 23tik 26ra. Bizkaian zehar dauden bertso eskoletako gazteak elkartuko dira, denak 2007-2012 artean jaioak. 

Izena emateko

Bertso barnetegian apuntatzeko azken eguna ekainaren 15a izango da. Egonaldiaren prezioa 96€koa da (familia ugariek 82€). Izen ematea formulario bidez egin beharko da. Antolakuntzatik ohartarazi dute “aforoa mugatua” izango dela, eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko adina, izen ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko direla kontuan.

Formularioa betetzearekin batera, izen ematea amaitzeko ordainagiria ere atxiki beharko da.

Ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiak:

  • BBK: ES15 2095 0036 62 5060246189
  • Laboral Kutxa: ES43 3035 0042 95 0420011426
  • Zenbatekoa: 96€
  • Kontzeptuan zehaztu parte-hartzailearen izen-abizenak, mesedez.
Ondarroan izango da bertso barnetegia