Osatu da Nafarroako Txapelketan parte hartuko duten sailkatuen zerrenda
Nafarroako Txapelketan parte hartuko duten sailkatuen zerrenda –
Urriaren 4an abiatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketan sailkatzeko bi saio antolatu ziren. Lehena maiatzaren 23an jokatu zen Iruñeko Peña Rotxapean. Alaitz Rekondok gidatu zuen emanaldian sei bertsolari igo ziren oholtzara, eta honela geratu zen puntuaketa:
- Xabi Maia: 263
- Aitor Irastortza: 237
- Jabi Lezaun: 228,5
- Etxahun Azkarraga: 195,5
- Julen Bernaldo de Quiros Royo: 192
- Peio Ardaiz: 168,5
Txapelketan parte hartzeko zuzeneko txartela eskuratu zuen honela bertsolari elizondoarrak.
Bigarren saioa iragan ostiralean ospatu zen Jauntsaratsen. Ander Aranbururen aginduetara jardun zen bertsolari seikotea, eta honakoa izan zen epaileek ebatzitako puntuaketa:
- Endika Legarra: 263
- Kattin Madariaga: 255,5
- Amaia Elizagoien: 246,5
- Fernando Zigando Urdanpileta: 228
- Bittori Elizalde: 228
- Mintxo Astiz: 198
Beraz, honako seikotea sailkatu da herrialdeko txapelketan abesteko:
1. Endika Legarra Nuin – 263
2. Xabi Maia Etxeberria – 263
3. Kattin Madariaga Apaolaza – 255,5
4. Amaia Elizagioen Varela – 246,5
5. Aitor Irastortza Arrizubieta – 237
6. Jabi Lezaun Landa – 228,5