Fikzio bat gure egiari
Fikzio bat gure egiari - Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi (Jose Mendiage) Kantuz egiten den diskurtsoa da bertsoa, eta kantuz egiten gaituen diskurtsoa ere bada bertsogintza. Hitzak [...]
Fikzio bat gure egiari - Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi (Jose Mendiage) Kantuz egiten den diskurtsoa da bertsoa, eta kantuz egiten gaituen diskurtsoa ere bada bertsogintza. Hitzak [...]
Hitz egiten al den politikaz bertsotan - a) Nondik begiratzen zaion Galdera egokiak egitea beharrezkoa da. Izan ere, galderak dira problema esparruak zehazten dituztenak. Horrez gain, galdera motei diskurtso motak [...]
Onartezina onarturik - Doinua: Nork bere mundu intimo [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/11/3217_doinutegia_file_mp3.mp3"][/audio] Lagun artean afalduz ongi zijoan gaubela Kalimotxo eskas asko eta pare bat kandela Lotsa denak (e)ta tabuak joaten dira [...]
2021eko abenduan Uxue Apaolazari Argian egindako elkarrizketa batek esaldi hauxe zeraman titularrean: “Ez dut nire pribilegioen biktimez mozorrotu nahi” (Apaolaza, 2021). Ideia hori, arau moral gisa formulatuta, izango da artikulu honen hasierako hipotesia; hau da, ez genukeela gure pribilegioen biktimez mozorrotu behar. Beste era batera esanda: ez genuke kantatu behar estrukturalki gu baino zapalduagoak (are, gugandik zapalduak) dauden pertsonen ahotik. Adibidez, nik (emakume zuri europar gisa) ez nuke kantatu behar emakume arrazializatu edo migratu baten ahotsa lehen pertsonan erabiliz.
Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Bertsolamintza gogoeta jardunaldietarako idatzi ditudan lerrootan libreko bertsogintzaren zenbait klabe aletuko ditut. Hona hemen zortziko txikian esanda:
Ohartxo bat: Eskatuko dizut, irakurle, libreko bertsogintzari buruzko ideia hauek irakurtzen ari zarela, Eskolarteko Txapelketako bertsolari bat presente izatea zure buruan.