Patxi Iriart irabazle XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren kanporaketan

Patxi Iriart –

XILABA Bertsulari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen larunbatean (urriak 2) Hiriburun. Aitor Servier Etxexurik eta Kerman Diazek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 100 bat bertsozale izan ziren Hiriburuko La Perle aretoan. Datorren larunbatean Gabadin ospatuko da laugarren saioa.

 

Patxi Iriart

 

Puntuazioa:

Patxi Iriart …………………………416,5

Aitor Sevier Etxexuri …………..410,5

Kerman Diaz ……………………..399,0

Iker Altuna …………………………382,5

Josu Txoperena Iribarren …….359,5

Pettan Prebende ………………..319,5

 

XILABAko Bertsulari  Txapelketaren laugarren kanporaketa hurrengo larunbatean egingo da, Gabadiko Herriko Gelan. Bertan izango dira kantuan Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maindi Murua Berra, Maddi Sarasua Laskarai, Johaine Sarraillet eta Egoitz Zelaia. Aurkezlea Amaiur Lujanbio izango da. Saioa 17:00ean hasiko da, eta beti bezala sarrerak bertan erosi ahalko dira.

Patxi Iriart