Santos Beloki bertso eragilea hil da

Santos Beloki bertso eragilea hil da –

Santos Beloki bertso eragilea hil da
Arg: Laida Goiburu (Goierriko Hitza)

Santos Beloki 1936an jaio zen Ezkurran, eta gaztea zela joan zen Arantzazuko seminariora. 25 urte igaro zituen ondoren frantziskotar gisa Donapaleun, eta Bertsularien Lagunak elkartearen sorreran hartu zuen parte. 

Honela egin dute horri buruzko aipamena Bertsozale Elkartearen webgunean: “Etienne Sallaberry apezak Ernest Alkhat eta Jean Louis Hariñordoki “Laka”ri erran zioten: ” ikusten delarik zer egoeretan dagon hemen bertsularitza beharrezko zindukete gelditzen zaizten bertsulari eta bertsuzaleek elgarretaratzea hortaz mintzatzeko eta elkarte bat xutik emaiteko”. Ernest Alkhat, Jean Pierre Mendiburu, Jean Louis “Laka”, Txomin Ezponda, Fermin Mihura, Mixel Itzaina, Panpi Etchegoin, Mixel Lecuona , Emile Larre, Manex Erdozaintzi-Etxart eta Santos Beloki bera bildu ziren. Hala sortu zen 1980ko abuztuaren 18an deneri idekia den Bertsularien lagunak elkartea”

Makina bat aldiz aritu zen gai jartzaile lanetan ere.

Milesker denagatik, Santos.

Santos Beloki bertso eragilea hil da