Tomasita Quiala repentista hil da
Tomasita Quiala repentista hil da –
Bertsozale Elkartearen webgunean irakurri dugu albistea.

Juana Tomasa Quiala Rojas, (1961ko abenduaren 29a, Arroyón de Flores, Banes, Holguín, Kuba) mundu artistikoan Tomasita goitizenarekin ezaguna, Kubako repentista ospetsua zen. Bat-batean jendaurrean bertsoak sortzeaz gain, idatzizko testu batzuk ere argitara eman ditu. Artista afizionatuen mugimendu herrikoitik sortu zen, non goranzko ibilbide artistikoari eutsi dion lau hamarkadatan.
Artista profesionalaren kategoria aspaldian lortu zuen, baina beti lan komunitarioei lotuta egon da. Bere eszenatoki nagusiak guatekeak, serenatak eta nekazarien jaiak izan ziren eta dira: La Antonia, Pipián, Picadura eta El Mudo komunitateetan, besteak beste, ibili da bere bat-bateko bertsoekin langileei alaitasuna eroaten. Cucalambeanas jardunaldietan figura nagusietako bat da.
Oso gaztetatik Kubako hiriburura joan zen itsuentzako Abel Santamaría eskola berezian ikastera, eta han lehen eta bigarren hezkuntza egin zituen. Bat-batean abestien hitzak inprobisatzen hasi zen behin jendaurrean, ustekabean, beste poeta-abeslari baten defentsan canturía batean parte hartu zuenean, inork espero ez zuenean, eta berehalakoan publikoaren txalo zaparradak bereganatu zituen.
Profesional gisa, 1986an hasi zen lanean, Habanako “Antonio María Romeu” Musikaren Zentro Probintzialean.
Euskal Herrian ere aritu da kantuan, Bertsozale Elkarteak antolatutako Nazioarteko inprobisazio jaialdietan hainbat saio egindakoa baita. 2018an kantatu zuen azkenekoz Euskal Herrian. Donostian izan zen saioa, Antzoki zaharrean. Ez da soilik ahozkoan aritu, idatzian ere ibili da. Ipuinak, abestiak eta neurri handiko poesiak ere idatzi ditu.