Txapelketari zuzenduta denda zabaldu du Bertsozale Elkarteak

Txapelketari zuzenduta denda zabaldu du Bertsozale Elkarteak –

Bertsozaleak material ugari topatu ahalko ditu bertan, baita Puntutan eta Txitxirio markekin egindako arropak ere.

Txapelketari zuzenduta denda zabaldu du Bertsozale Elkarteak

Bertsozale Elkartearen iritziz “Txapelketan ekosistemaren parte izatea bada, nolabait, bertsolaritza babesteko modua”. Horri begira sortu du 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari begirako merchandising-a, guztiak oinarrian Irati Antia Zuaznabarrek sortutako iruditeriarekin.

Ondorengo materiala dago salgai:

  • Botilak
  • Tazak
  • Koadernoak
  • Helduentzat jertseak eta kamisetak
  • Poltsak
  • Haurrentzat bodyak eta kamisetak

Saio guztietan egongo da materiala erosteko aukera, eta horretaz gain online ere eskuratu ahalko da Puntutan.eus webgunean.

Txapelketari zuzenduta denda zabaldu du Bertsozale Elkarteak