#EHBT26 Etzi jokatuko da hirugarren finalaurrekoa Gernikan

Etzi jokatuko da hirugarren finalaurrekoa Gernikan –

Etzi jokatuko da hirugarren finalaurrekoa Gernikan

Gernikako Jai-Alai pilotalekuan jokatuko da hirugarren finalaurrekoa, 17:00etan. Antolakuntzatik jada jakinarazi dute sarrerak amaitu direla.

Igor Menika Bengoetxeak gidatuko duen saioan honako sei bertsolariak igoko dira oholtzara: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol.

Honakoak izango dira bertsolariek egin beharko dituzten lanak:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian

Honako lagunek osatuko dute epaimahaia: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta . Saioa zuzenean ikusi ahalko da Bertsoa.eus-en, ETB2 ON katean eta ETB ON plataforman.

Etzi jokatuko da hirugarren finalaurrekoa Gernikan