Udabarria Bertsotan azken txanpan sartu da
Udabarria Bertsotan azken txanpan sartu da –
Iragan ostegunean bi kanporaketa jokatu ziren, eta bihar azken bi saioak izango dira.
Maiatzaren 22an jokatu ziren bi saioetako bat Ermuan izan zen, A taldekoa hain justu, eta Izaro Bilbao nagusitu zen.
- Izaro Bilbao Arostegi ————————————— 183
- Iker Uriarte Urrutia ——————————————- 166,5
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia ————————- 165,5
- Peio Molinuevo Martin ————————————- 165
- Jon Martinez Beaskoetxea ——————————- 147
- Ana Picallo Perez ———————————————- 131,5
B multzoko saioa, Basaurikoa, Garazi Navarrok irabazi zuen, 191 punturekin. Honela geratu zen sailkapena:
- Garazi Navarro Ugarteburu ——————————- 191
- Paule Ixiar Loizaga Legarra —————————— 183,5
- Enare Muniategi Etxabe ———————————— 182
- Aitor Esteban Etxebarria ———————————– 180,5
- Kerman Diaz Franco —————————————– 177,5
- Iker Garitagoitia Astigarraga —————————- 172
Bihar beste bi saio izango dira. Honakoak dira zitak, eta oholtzara igoko diren bertsolarien izenak:
Maiatzaren 29an, Gautegiz-Arteagan, udal aretoan, 18:30ean:
Bertsolariak:
• Bittor Salterain Etxebarria
• Haizea Telleria Urkijo
• Igor Galarza Intxausti
• Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia
• Mikel Retolaza Etxebarria
• Peru Vidal Gurrutxaga
Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da.
Maiatzaren 29an, Plentzian, Goñi portalean, 18:30ean:
Bertsolariak:
• Ander Anakabe Lekue
• Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
• Lurdes Ondaro Mallea
• Naroa Jaio Jaio
• Naroa Torralba Rodriguez
• Peru Irastortza Santxo
Saioan gaiak ematen Jon Amezaga Fernandez ariko da.