Unai Mendiburu nagusitu da Bizkaiko laugarren kanporaketan

Unai Mendiburu nagusitu da Bizkaiko laugarren kanporaketan –

Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa, herenegun. Mendiburu algortarrak irabazi zuen saioa, eta ondorioz, azaroaren 18an Santurtzin ospatuko den finalaurrekora sailkatu da zuzenean. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
 
Unai Mendiburu nagusitu da Bizkaiko laugarren kanporaketan
  • Unai Mendiburu Valor ————- 472,5
  • Imanol Uria Albizuri —————- 448.5
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra—– 442.5
  • Igor Galarza Intxausti ————- 430.5
  • Ander Sarriugarte Garcia ——– 419.5
  • Garazi Navarro Ugarteburu —– 411.5

 

Idoia Anzorandia Kareaga izan da gai-jartzaile. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Unai Mendiburu nagusitu da Bizkaiko laugarren kanporaketan