Urolako online bertso saioa osorik ikusgai

Urolako online bertso saioa osorik ikusgai –

Uztarria atarian irakurri ahal izan dugunez, bertso saio berezia eskaini zuten apirilaren 3an Urola Kostako hainbat bertsolarik: Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Jon Gurrutxaga eta Iñigo Mantzizidor Mantxi aritu ziren kantuan Urolako Komunikazio Taldeko hedabideetan. Uztarriak jakitera eman duenez “bakoitza bere etxetik, Hangouts erabiliz, streaming bidez eta zuzenean aritu ziren bertsolariak, herritarrek jarritako gaiei zein bestelakoei bertsoak jarriz”.  Jon Zaldua aritu zen gai-jartzaile lanetan. Bertso saio berezi horrek eman zuena osorik ikus daiteke bideo honetan.

Urolako online bertso saioa osorik ikusgai