V. Señora Sariketa aurkeztu dute
V Señora Sariketa aurkeztu dute –
Edizio berezia aurkeztu du antolakuntzak Aiaraldeko Ekintza Faktorian, eta aurtengo sariketaren xede nagusia ezagutzera eman: plazan ez dabiltzan bertsolariak izango dira oholtzara igoko direnak, “bertso plazara salto egiteko bide hertsia arrakalatzeko” asmoz.
Bide hertsi horren ezaugarriak aletu dituzte: “herriko bertso eskolan hasi, eskolartekoan arrakasta izan, txapelketan izena emateko adorea izan eta adore hori izateko legitimitate publikoa sentitu, plaza guztiei baietz esan…”. Bide horrek bereziki emakumeak eta genero disidenteak baztertu dituela diote, eta haiei eman nahi zaie zentralitatea edizio honetan.
Aurten Señora Sariketako saioek izango duten dinamika bera eduki zuen aurkezpenak: lehendabizi bazkaria, eta, ondoren, saioa. Aurreko edizioetako pameladunak aritu dira kantuan, Danele Sarriugartek jarritako gaiekin bertsotan: Amaia Agirre, Ane Labaka, Maider Arregi eta Jone Uria.
Honakoak izango dira kanporaketak:
- 1go kanporaketa: Maiatzak 10, Eskoriatza
- 2. kanporaketa: Maiatzak 17, Iurreta
- Finala: Maiatzak 31, Iruñea
- Parte-hartzaileak
-
Aldalur, Joane Altzuart, Malen Anzorandia, Idoia Comas, Ainhoa Eizagirre, Julen Elizagoien, Amaia Enbeita, Zihara Etxeberria, Maddi Gallastegi, Maddi Laskurain, Markel Mugerza, Udane Rekondo, Lierni Sarasola, Iraitz Tolosa, Irati - Gai-jartzaile taldea
-
Altuna, Lierni Lizarralde, Jone
Sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian.