Xabat Galletebeitiak eskuratu du lehen postua Barakaldon

Xabat Galletebeitiak eskuratu du lehen postua Barakaldon –

Xabat Galletebeitiak eskuratu du lehen postua Barakaldon

Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehehenengo bueltako azken saioa, iragan igandean.
  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, Iparragirre abila dela doinuan.
  • Ganbarako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean. 

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Xabat Galletebeitia izan da puntu gehien batu dituena: 653 puntu. Beraz, Markina-Xemeingo finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 22an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarren bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Xabat Galletebeitia Abaroa_______653
  • Onintza Enbeita Maguregi_______626
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria __ 591.5
  • Lurdes Ondaro Mallea__________586
  • Mikel Goiriena Larrazabal___ 569
  • Irune Basagoiti Agirre_______515.5

Saioan gai-jartzaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta  Itziar Basterretxea Olarreaga egongo dira. 

Xabat Galletebeitiak eskuratu du lehen postua Barakaldon